Gizartea -
Onik daude
Sei lagun atera dituzte Leze kobazulotik Asparrenean, Araban
Kobazuloan harrapatutako sei mendizaleetatik lau onik daude eta beste biak, emakumezko bat eta gizonezko bat, hipotermiak jota. Gizonezkoa osasun zentro batera eraman zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Sei mendizale atera zituzten atzo arratsaldean Asparreneko (Araba) Leze kobazulotik erreskate taldeek, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
19:00etan DYAko kide batek deitu zuen Sos-Deiakera sei mendizale hainbat orduz kobazulo batean atera ezinik zeudela esateko. Larrialdi zerbitzuak bertaratuta, Ertzaintzaren erreskate taldeek artatu zituzten mendizaleak eta 21:00ak aldera atera zituzten.
Kobazuloan harrapatutako sei mendizaleetatik lau onik daude eta beste biak, emakumezko bat eta gizonezko bat, hipotermiak jota. Gizonezkoa osasun zentro batera eraman zuten.
DYAko langileak, Aguraingo eta Gasteizko suhiltzaileek, Ertzaintzako mendiko taldeek eta patruila batek hartu zuten parte erreskatean, Jaurlaritzaren Larrialdietako zerbitzuaren zuzendaritzapean.