Gizartea -

Genero indarkeria

Larri jarraitzen du bikotekideak su eman zion Almeriako emakumeak

Ospitaleko iturrien arabera, emakumearen eboluzioan ez da berritasunik izan. Ustezko erasotzailea atxilotu dute. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larri jarraitzen du, ustez, haren bikotekideak gasolinaz busti eta su eman zion Almeriako 29 urteko emakumeak. Emakumeak gorputzaren % 80a erreta dauka eta Sevillako Virgen del Rocio ospitalean ingresatuta segitzen du.

Ospitaleko iturriek azaldu dutenez, biktimaren osasun egoeran ez dago berritasunik eta "larri" dago Zainketa Intentsiboetako Unitatean.

Almeriako Udaltzaingoak atzo atxilotu zuen ustezko erasotzailea eta emakumearen senarra den 39 urteko gizonezkoa.

Gizonezkoa Espainiako Poliziaren Almeriako polizia etxean dago eta poliziaren aurrean deklaratu ostean, epailearen aurrera eramango dute.

Ustezko erasotzaileak bikotea bizi zen txabolari su eman zion bikotekidea barruan zela eta erasoaren ondoren bizikletan ihes egin zuen.

Halaber, adineko gizonezko batek zauri arinak egin zituen emakumeari laguntzera joan zenean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Espainia albisteak Gizartea