Gizartea -

''Urrezko Sagarra''

Astarbek, Bereziartuak eta Zapiainek nazioarteko saria jaso dute

"Urrezko Sagarra" lortu dute Astarbe, Bereziartua eta Zapiain sagardotegiek Alemaniako Frankfurt hirian izandako Sagardo Ferian.

Sagardoa kupelatik irteten. EFE.
Sagardoa kupelatik irteten. EFE.
Sagardoa kupelatik irteten. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko 'Apfelwein Weltweit' Sagardo Feria izan da aurten ere asteburuan, Alemaniako Frankfurt hirian, eta, iaz bezalaxe, Pomme D’Or edo Urrezko Sagarra lortu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Astarbe eta Bereziartua sagardotegiek.

Astigarragako Astarbe sagardotegiak ByHur sagardo apardunarekin lortu du saria; Astigarragako Bereziartuak, berriz, sagardo naturalarekin.

Hirugarren euskal ordezkaria Astigarragako Zapiain sagardotegia izan da, eta Pomme D’Or saria lortu du horrek ere, sagardo naturalarekin eta Bizi Goxoarekin.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartetik jakinarazi dutenez, "emaitza hauek erakusten dute gure sagardotegiak egiten ari diren lana, eta lan horrek nazioartean duen errekonozimendua". Izan ere, Alemaniako Hessen eskualdean eta bereziki Frankfurt inguruan, sagardo kultura handia dago, eta sagardo asko egin eta kontsumitzen da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskal sagardotegiak