Gizartea -
Ezbeharra
Tenerifeko ezbeharrean 7 lagun hil ostean ez da biktima gehiago espero
Hildakoez gain, hiru pertsona zauritu ziren, baina emakume bat besterik ez dago une honetan ospitalean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Julian Mena Aronako (Tenerife) alkateak gaur prentsaurrekoan esan duenaren arabera, ostegunean eraitsi zen Los Cristianos eraikineko hondarren artean "itxura batean, ez dago biktima gehiago". Ezbeharraren ondorioz zazpi pertsona hil dira bertan bizi ziren 28en artetik.
Larunbat arratsaldean, gizonezko baten hilotza aurkitu dute (desagertuta zegoen azken pertsona). Larunbatekoaz gain, erreskate-lanek iraun duten hiru egunetan, beste sei biktima topatu dituzte.
200 pertsona inguru aritu izan dira lanean, pertsonak bilatzeko trebatuta dauden txakurren laguntzarekin.
Zendutakoak lau emakume eta hiru gizon dira; horien artean hiru espainiar daude (bi emakume eta gizon bat), bi italiar (emakume bat eta gizonezko bat), finlandiar bat eta marokoar bat.
Hildakoez gain, hiru pertsona zauritu ziren jazoeran, baina emakume bat besterik ez dago une honetan ospitalean, alkateak jakinarazi duenez.