Gizartea -
Ekainaren 4an Iruñean
Manifestazioa deitu dute Iruñean, euskarazko haur eskolen alde
Iruñeko Euskalgintzatik salatu dutenez, euskaraz matrikulatzeko eskaera eskaintza baino handiagoa da.
O.A. | EITB.EUS
Iruñeko Euskalgintzak eta ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek manifestazioa deitu dute ekainaren 4an Iruñean, euskarazko haur eskolen alde.
Iragan astean Iruñeko Administrazioarekiko Auzien bigarren Epaitegiko titularrak kautelaz geldiarazi zuen Iruñeko Udalak bi haur eskolatan (Donibane eta Fuerte Principe) hizkuntza-eredua aldatzeko hartutako erabakia, guraso batzuek jarritako salaketa onartuta.
Iruñeko Euskalgintzatik azpimarratu dutenez, euskaraz matrikulatzeko eskaera eskaintza baino handiagoa da.
Halaber, Euskalgintzatik erabateko babesa eman diete epaitegien erabakiak kaltetu dituen 1.300 familiei; izan ere, epailearen behin-betiko erabakia ikasturtea hasi ostean hel daiteke.
Bestalde, zailtasunak zailtasun, euskarazko eskaintzaren aldeko hautua mantentzeko eskatu diete familiei.
Finalmente, han hecho un llamamiento a la ciudadania a participar en la manifestación que partirá el 4 de junio a las 16:30 horas desde los cines Golem de Pamplona / Iruñea.
Azkenik, "Eman bidea euskarari, euskaraz bizi nahi dugu eta!" lelopean ekainaren 4an 16:30etik aurrera egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.