Gizartea -

Protesta ekintza Madrilen

Greenpeace Kio dorreetara igo da TTIParen aurka protesta egiteko

Sei ekintzailek dorreetariko baten hegoaldeko fatxada eskalatu dute. Akordio horren aurka daudela “ozen eta argi” esatea garrantzitsua dela adierazi du Greenpeaceko bozeramaile batek.

Greenpeaceko ekintzaileak Kio dorretariko baten hegoaldeko fatxada eskalatzen. Argazkia: Greenpeace
Greenpeaceko ekintzaileak Kio dorretariko baten hegoaldeko fatxada eskalatzen. Argazkia: Greenpeace
Greenpeaceko ekintzaileak Kio dorretariko baten hegoaldeko fatxada eskalatzen. Argazkia: Greenpeace

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoa (TTIP) adosteko Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak egiten ari diren negoziazioen kontra protesta egiteko, Kio dorreetariko baten hegoaldeko fatxada eskalatu dute Greenpeaceko sei ekintzailek.

Horrelako akordioak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuak eta klima-aldaketari aurre egiteko Parisko goi-bileran adostutako konpromisoak kontuan hartuta negoziatu behar direla uste du erakunde ekologistak, gobernuz kanpoko erakundeak agiri batean azaldu duenez.

Akordio horren aurka daudela ?ozen eta argi? esatea garrantzitsua dela eta negoziazioak bertan behera utzi beharko lituzketela adierazi du Miguel Angel Soto Greenpeaceko bozeramaileak, ingurumen eta gizarte lorpenak arriskuan jartzen ari direlako.

Greenpeace KIO dorreak Argazkia: Greenpeace

Greenpeace KIO dorreak Argazkia: Greenpeace

Argazkia: Greenpeace

Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoa asmo handiko akordioa da, AEBren eta EBren arteko harremanak errazteko. Horretarako, araudiak bateratu behar dituzte, mundu mailako estandarrak ezartzeko.

Negoziazioetan herritarren intereseko gai eta sektore anitz jorratzen ari dira, besteak beste, nekazaritza, elikadura, substantzia toxikoen inguruko araudia, kontratazio publikoa, zerbitzuak eta koordinazioa.

Erakunde ekologistaren hitzetan, merkataritzari oztopoak kendu nahi dizkiote bi aldeek, batez ere kalitate, osasun, ingurumen eta jatorri-izenei dagozkienak.

Greenpeace KIO dorreak Argazkia: Greenpeace

Greenpeace KIO dorreak Argazkia: Greenpeace

Argazkia: Greenpeace

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Madril gaur