Gizartea -

Manifestazioa

Euskararen aldeko aldarria kalera atera nahi du Kontseiluak

Larunbatean 'Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu' lemapean Iruñean egingo duten manifestaziora joateko deia egin dute.

Argazkia: Kontseilua
Argazkia: Kontseilua
Argazkia: Kontseilua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontseiluako kideek, hainbat mugimendu sozialetako partaideekin batera, euskararen aldeko aldarria kalera eramatearen beharra azaldu dute. Horrela, larunbatean Iruñean egingo duten manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu dute. 'Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu' lemapeko manifestazioa 17:30ean irtengo da Golem zinema-aretoetatik, antolatzaileek agiri batean jakinarazi dutenez.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren ustez, azken gertakariek "mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa" dela erakutsi dute. "Hiritarren nahiak eta beharrak oso presente daude", Bilbaok esan duenez. Iragan apirilaren 15ean manifestazioa aurkeztu zutenean, urtebete lehenago nahi ez zuten egoeran zeudela esan zutela gogoratu du idazkari nagusiak.

"Denbora honetan, kalean aldarrikatzea inoiz baino beharrezkoagoa da", adierazi du. Horren harira, ETBren seinalea etetea Iruñeko haur-eskolen kasua edota Baztango euskara plana ezgaitzea aipatu ditu. Hiru kasu horiek, euskararen ahultasun egoera agerian utzi dute eta, bestetik, epaileen jarrera azaldu du. Horregatik manifestazioa egiteko "beharra".

Bestalde, euskaraz bizi nahi duten hiritarren erabakia goraipatu du. "Euskarari bidea ematea" eskatu du Bilbaok, "erabaki eraginkorrak hartuta, izan ere, zilegia da eta beharrezkoa oreka soziala mantentzeko". Manifestazioan, esan duenez, euskarari bidea ematen jarraituko dute eta joateko eskatu diete hizkuntza horretan bizi nahi dutenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Telebista Euskal Herrian Gaurko azken ordukoa Programazioa telebista