Gizartea -

Arabako hondartzak

Garaio eta Landako hondartzek arautegi berria estreinatuko dute

Larunbat honetatik aurrera, bestek beste, guztiz debekatuta egongo da txakurrekin uretara sartzea.

Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: Jokin Zurutuza
Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: Jokin Zurutuza
Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: Jokin Zurutuza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban larunbat honetan hasiko dute udako hondartzen denboraldia eta, Uribarri Ganboa urtegiko Garaio eta Landako hondartzek arautegi berria estreinatuko dute.

Uribarri Ganboako hareatzek “bandera urdina” lortu dute lehenbizikoz eta  sari honek, hareatza hauen kalitatea balioan jartzeaz gain, arautegi zorrotzago bat ezartzeko obligazioa ere badakar.

Udaro 300.000 erabiltzaile joaten dira Garaioko eta Landako hondartzetara  eta, arautegi berri honek ingurugiroa babesteaz gain,  elkarbizitzarako oinarrizko arau batzuk erregulatu nahi ditu.

Larunbat honetatik aurrera eta, udako denboraldian zehar, guztiz debekatuta egongo da txakurrekin uretara sartzea, egokitutako tokietatik kanpo aparkatzea, 30 km/h baino gehiagora gidatzea, kanpatzea, sua piztea  edo zaborra botatzea. Arau-hauste hauek 750 euro eta 1.500 euro arteko isunak izan ditzakete.

Era berean, arau-hauste larrienek 3.000 euro eta 15.000 euro arteko isunak izango dituzte; Besteak beste, ingurugiroaren aurkako ekintzak egitea edo hiri-altzariak hondatzea zigortuko dira.

Bestalde, arau-hauste arinen artean, zarata gogaikarriak egitea edo komunetako eraikinetara animaliak sartzen uztea zigortuko dira eta, 50 euro eta 750 euro arteko isunak izan ditzakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Gorbeialdeko kuadrilla