Gizartea -

Indarkeria matxista gasteizen

CGPJk babestu egin du biktima bati 'hankak ondo itxi zituen' galdetzea

Epaileen gobernu organoak esan du Gasteizko epaileak egindako galdera "beharrezkoa" zela.

Indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB
Indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB
Indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak (CGPJ) artxibatu egin du Maria del Carmen Molina Mansilla Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko Gasteizko 1. Instrukzio-epailearen aurka irekitako ikerketa informatiboa, martxoan Clara Campoamor elkarteak haren aurkako salaketa jarri eta gero.

Epaile horrek sexu erasoak salatu zituen emakume bat galdekatu zuen martxoan, eta "hankak ondo itxi" ote zituen galdetu zion.

Horregatik, Clara Campoamor elkarteak salaketa bat jarri zuen, eta, joan den astean, Women’s Link Worlwide nazioarteko GKEk erabaki judizial matxistenaren Brontzezko Astamakila Saria eman zion.

Clara Campoamor elkartearen salaketa aztertu duen CGPJko kideak adierazi duenez, "pentsa daiteke epailearen adierazpenak ez direla egokiak testuingurua kontuan hartu gabe aztertzen badira".

Dena dela, deklarazioaren grabazioa entzun eta gero, galdera egin izana egoki dela ulertu du. Izan ere, horren hitzetan, "beharrezkoa" hura egitea zen, erasotzaileak indarra erabili zuen eta biktimak aurre egin zion zehazteko.

Epaileak galdekatu arte biktima lau ordu itxaroten egon zela eta, CGPJk esan du epaileari ezin zaiola ezer inputatu, egun horretan aurreikusita ez zeuden hainbat izapide zituelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Epaiketak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Matxismoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur