Gizartea -

MUNDUKO JATETXE ONENAK

Lau euskal jatetxe, munduko 25 onenen artean

Azurmendik (19. postutik 16.era) eta Etxebarri Erretegiak (13.etik 10.era) gora egin dute munduko jatetxe onenen zerrendan, eta Arzakek (17.etik 21.era) eta Mugaritzek (6.etik 7.era), ostera, behera.

Juan Mari Arzak, Elena Arzak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak. Artxiboko irudia: EFE
Juan Mari Arzak, Elena Arzak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak. Artxiboko irudia: EFE
Lau euskal jatetxe, munduko hamar onenen artean

1:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azurmendi jatetxeak (19. postutik 16.era) eta Etxebarri Erretegiak (13.etik 10.era) gora egin dute ‘The World's 50 Best Restaurants’ zerrendan. Arzak eta Mugaritz euskal jatetxeek, ostera, zertxobait behera egin dute Restaurant aldizkariaren sailkapenean; 17.etik 21.era, lehenengoak, eta 6.etik 7.era, bigarrenak.

Bestalde, Massimo Bottura sukaldariaren Osteria Francescana (Modena, Italia) izendatu dute munduko jatetxerik onena, Roca anaiek Gironan duten Celler de Can Roca jatetxea atzean utzita. Zerrendako aurreneko lekuan inoiz jarri den Italiako lehen jatetxea da.

Osteria Francescana bigarren tokian geratu zen 2015eko edizioan, eta zortzi urte zeramatzan aurreneko zortzi jatetxerik onenen artean. Osteria eta Celler jatetxeen atzetik, Eleven Madison Park (New York, AEB) eta Central (Lima, Peru).

Noma, atzerago

Kopenhageko Noma jatetxeak atzera egin du rankingean. Urteak eman ditu aurreneko hiru postuetan, baina aurten bosgarren kokatu dute.

Bestalde, zerrendan gora gehien egin duen jatetxea Bartzelonako bat izan da: Tickets. Albert Adria sukaldariaren jatetxea 43. lekutik 29. postura igo da.

Munduko 100 jatetxerik onenen zerrenda sukaldaritza munduko 1.000 adituren botoekin osatzen da. Datorren urtean, Melbournen (Australia) egingo dute sari banaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Turismoa Euskadi berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Jatetxeak albisteak gaur