Gizartea -
Karmengo jaiak
Metroa 20 minuturo larunbat gauean, Santurtzi eta Barakaldora joateko
Ostegun honetan, uztailaren 7an, Bilbao BBK Live festibala dela eta, Bilboko Metroak 01:00etik 03:00etara emango du zerbitzua, 23:00etan itxi ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko metroak larunbat honetako zerbitzua indartuko du; izan ere, jaietan daude Santurtzin eta Barakaldon. Metroak ohi baino maiztasun handiagoa izango du, eta 20 minuturik behin igaroko da gau osoan 2. linean, Ezkerraldean. Hala, erabiltzaileek arazo barik gozatu ahal izango dituzte Santurtziko Karmengo jaiak eta Barakaldoko Karmengo jaiak.
Gainera, eta Bilbao BBK Live festibala dela eta, ostegun gauean (uztailaren 7an) metroak goizaldean berreskuratu egingo du zerbitzua, ordu batetik hiruretara zerbitzu bereziak egongo baitira, musika-jaialdira joaten diren zaleek aukera zabalagoa izan dezaten etxera bueltatzeko.
Osteguna denez, zerbitzua, ohi bezala, 23:00etan amaituko da, baina bi ordu geroago martxan izango da berriro. Antolatzaileen arabera, festibalak 100.000 sarrera baino gehiago saldu ditu hiru egunetarako (uztailaren 7, 8 eta 9an izango da BBK Live festibala).
Metro Bilbaok gogorarazi du etengabe ibiliko dela asteburuan, ostiraleko 06:00etan hasi eta igandeko 23:00etara.