Gizartea -
Gipuzkoa
5 urteko neskato bat larri zauritu da Seguran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra arratsaldeko 15:20ean gertatu da, Segura zeharkatzen duen GI-2637 errepidean. Errepide horretatik zihoan Renault Kadjar auto batek bost urteko neskatoa harrapatu du.
Agentziak | Erredakzioa
Auto batek bost urteko neskato bat harrapatu du asteazken honetan, hilak 13, Segura (Gipuzkoa) zeharkatzen duen GI-2637 errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra arratsaldeko 15:20ean gertatu da, Segura zeharkatzen duen GI-2637 errepidean, Idiazabal noranzkoan.
Momentu honetan, gertatutakoa ikertzen dabil Ertzaintza, errepide horretatik zihoan Renault Kadjar auto batek bost urteko neskatoa harrapatu duelako. Jasotako kolpe larriaren ondorioz, Zegaman (Gipuzkoa) bizi den haurra konorterik gabe geratu da.
Lekura bertaratu diren medikuek errepidean bertan artatu dute haurra, eta, geroago, Donostiako ospitalera eraman dute, larri zaurituta.