Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Hiru gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria egotzita

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atxiloketak asteburuan izan dira, Lizarran, Burlatan eta Alesbesen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizonezko atxilotu dituzte azken orduotan Nafarroan, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita. Lizarran, Burlatan eta Alesbesen egin ditu atxiloketak Foruzaingoak.

Lizarran 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bikotekide ohia labanaz mehatxatu zuelako. Aurrekariak zituen antzeko erasoengatik. Alesbesen, berriz, 27 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekidea erasotzea leporatuta.

Emakumeak salatu zuenez, eztabaidan ari zirela eraso egin zion gizonezkoak. Azkenik, Burlatan, 36 gizon bat hartu zuten preso, bikotekide ohia erasotzeagatik eta urruntze agindua ez betetzeagatik.

_________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Albisteak Gaur Burlata Gaurko azken ordukoa