Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea etxean giltzapetzeagatik

Emakumea ezin zen etxetik atera, eta, gainera, hori ez zen lehen aldia izan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 53 urteko gizonezko bat atxilotu du Alde Zaharrean, bikotekidea etxean 8 orduz giltzapetzeagatik.

Udaltzaingoaren esanetan, 19:00etan dei bat jaso zuten, salatzeko emakume bat etxetik atera ezinik zegoela, bikotekideak bertan itxita zuelako.

Agenteak etxebizitzara bertaratu ziren, eta atea itxita zegoenez, suhiltzaileei deitu zieten, barruan sartu ahal izateko.

Behin barruan, emakumeak azaldu zien bikotekideak duela zortzi ordu itxi zuela etxean, eta hori ez zela lehen aldia izan.

Gainera, hainbatetan gizonak oihukatzen zuela ere esan zien.

Poliziak emakumearekin hitz egiten ari zirela, gizona agertu zen, mozkor eginda, eta eskutan bi giltza-sorta zituela, berea eta emakumearena.

Horrenbestez, udaltzainek atzeman egin zuten, legez kanpoko atxiloketa egotzita.

 

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Araba EAE Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa