Gizartea -

Merkataritza

Amazonen entrega ultraazkarra, abian: erositakoa ordubetean, etxean

Oraingoz, Madrilen bakarrik izango da eskura zerbitzua. Horrez gain, produktu freskoak saltzeari ekin dio sareko dendak.

Amazonek San Fernando de Henaresen duen biltegia. Argazkia: Álvaro Ibáñez
Amazon España. Argazkia: Álvaro Ibáñez
Amazonek San Fernando de Henaresen duen biltegia. Argazkia: Álvaro Ibáñez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Amazon sareko dendak entrega ultraazkarra jarri du abian: Prime Now. Erositakoa ordubeteko epean etxean izango dute bezeroek. Oraingoz, baina, Madrilen bakarrik egongo da eskura zerbitzua. Horrekin batera, produktu freskoak saltzeari ere ekin dio merkataritza erraldoiak.

Produktu ez galkorrak saltzen zituen orain arte Amazonek. Produktu freskoak salduta, bere lehiakide nagusiei, batez ere El Corte Ingles saltoki handiei, aurre egiten die Jeff Bezosen konpainiak.

Bezeroek "urgentziazko erosketak" nahi duten lekutik eta sakelako bidez egitea ahalbideratu nahi du Amazonek.

Oraingoz, Madrilen bakarrik

Oraingoz Amazon Premium bezerorentzat eta Madrilen bakarrik izango da Prime Now zerbitzua. Erkidegoko beste 22 hiritan, bi orduan egingo dute entrega. Beren-beregi sortutako aplikazioa jaitsi behar du kontsumitzaileak.

Erositakoak banatzeko furgonetak edota bizikleta elektrikoak erabiliko ditu Amazonek.

19 euroko gutxienezko erosketa eginda, entrega ultraazkarra eskatu ahalko du bezeroak hainbat produktutan: elikagai freskoak eta izoztutakoak, edariak, haurtzaintzako produktuak, higiene eta edertasun produktuak, liburuak, bideo-jokoak, sakelakoak eta kirol-ekipamendua, besteak beste.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Merkataritza Internet Amazon albisteak