Gizartea -

Otsailean desagertu ziren

Mendizaleen gorpuak identifikatzeko lanak hasiko dira gaur

Nafarroako mendizaleen senideak Frantziara heldu dira gorpuak identifikatzeko. Ondoren, auzitegi-identifikazioa egingo zaie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armando Nieto Lacunza eta Alfonso Gonzalez Rey Nafarroako mendizaleen senidean Oloronera (Frantzia) heldu dira atzo Lescunen aurkitu zituzten gorpuak identifikatzeko.

Nafarroako Larrialdietarako Agentziak adierazi duenez, senideek ikus-identifikazioa egingo dute eta, ondoren, auzitegi-identifikazioa egingo zaie bi mendizaleen gorpuei.

Familiak adierazitakoaren arabera, printzipioz, gorpuak Oloronen erraustuko eta errautsak Iruñera eramango dituzte, bertan hiletak egiteko.

Bi mendizaleen gorpuak atzo aurkitu zituzten Lescunen, Frantziako Piriniotan. Duela hiru hilabete, eremu berdinean, bi mendizale nafar desagertu ziren.

Desagertu ostean bilaketa dispositiboa Frantziako segurtasun eta larrialdietako zerbitzuek antolatu zuten, aldian-aldian eremua arakatu zuten hainbat senide eta boluntarioen laguntzarekin.

Atzo horrelako bilaketa bat antolatu zuten eta urtzaldiari esker aurkitu dituzte gorpuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea