Gizartea -

Auto-pilaketak

Goiz korapilatsua euskal errepideetan, oporren joan-etorria dela eta

06:30ak aldera, autobus baten matxura dela eta hasi dira auto-pilaketak Gipuzkoako errepideetan. Gasteizen ere trafiko arazo ugari egon dira.

Auto-pilaketa Soraluzen. Argazkia: EiTB
Auto-pilaketa Soraluzen. Argazkia EiTB
Auto-pilaketa Soraluzen. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral goiz honetan trafiko arazo handiak sortu dira Euskal Herriko errepideetan, bereziki Gipuzkoa eta Gasteiz zeharkatzen dituzten errepide-sareetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Halaber, asteburu honetan EAEko errepideetan trafiko handia egongo dela aurreikusi dute, ibilgailuen joan-etorria dela eta.

Trafikoari dagokionez, arazo gehienak AP-8 eta AP-1 errepideetako loturan, Eibarren, Madrilgo eta Kantabriako noranzkoan, sortu dira. Dagoeneko auto-pilaketak amaitu badira ere, goizeko lehen orduan, 06:30ak aldera, eskumako bidea moztu behar izan dute, autobus baten matxura dela eta. Une horretatik aurrera, auto-pilaketak areagotuz joan dira.

09:30ak aldera ibilgailua errepidetik kendu dute, baina goizeko 10:30ean inguru,  hamazazpi kilometrorainoko auto-pilaketak egon dira tarte horretan, eta auto-pilaketa horiek Mendaroraino iritsi direla jakinarazi du Segurtasun Sailak. Gainera, AP-1 errepidean, Maltzaga noranzkoan, hiru kilometrorainoko auto-pilaketak egon dira.

Irungo bidesariak ere trafiko handia izan du egunean zehar, eta Kantabriako noranzkoan, zazpi kilometrorainoko auto-pilaketak egon dira. Baionako norabidean sortu diren auto-pilaketak, ordea, arratsaldeko 13:00etan amaitu direla baieztatu du Trafiko Zuzendaritzak.

Ordu horretan trafiko handia egon da Gipuzkoako errepideetan. Izan ere, Zestoan ibilgailu bat matxuratu da eta bi kilometrorainoko auto-pilaketak eragin ditu. Arazoa arratsaldeko 14:30ak aldera eman du konpondutzat Segurtasun Sailak.

Gasteizen ere ibilgailuen joan-etorria nabaria izan da. Hala, AP-1 errepidean, Etxebarri-Ibiñako bidesarian, Burgosko noranzkoan, bi kilometroko auto-pilaketak izan dira. Halaber, Gometxa errepidean, Madrilgo noranzkoan, matxuratu den ibilgailu batek hiru kilometrorainoko auto-pilaketak eragin ditu goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Eibar albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Oporrak