Gizartea -

EPAIA

Zortzi urteko kartzela, Bilbon gizonezko bat hiltzen saiatzeagatik

2015eko urriaren 15ean gertatu zen tiroketa, Bizkaiko hiriburuko Santutxu auzoan. Hilketa saikeraz gain, armaz legez kanpo edukitzea ere leporatu diote auzipetuari.

Santutxun izan zen tiroketa, iazko urrian.
Santutxun izan zen tiroketa, iazko urrian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiak gizonezko bati, iazko urrian, Bilbon, beste gizon bat tiroz hiltzen saiatzeagatik eta armak legez kanpo edukitzeagatik.

2015eko urriaren 15ean gertatu zen tiroketa, Bizkaiko hiriburuko Santutxu auzoan. Auzipetutako gizonezkoa bertara hurbildu zen furgoneta batean eta ibilgailuaren barrutik han zegoen gizonezko baten kontra tiroka hasi zen. Antza, elkar ezagutzen zuten eta aurreko egunetan liskarra izan zuten. Tiroek ez zuten inor harrapatu eta ez zen inor zauritu.

Erasotzailea atxilotu egin zuen Ertzaintzak eta espetxeratu egin zuten.

Epaiaren aurka, bost eguneko epean, kasazio helegitea jartzeko aukera du zigortutako gizonezkoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Delituak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea