Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon batek bere emazte eta amaginarreba ohiak tirokatu ditu Cadizen

Ondorioz, larri zaurituta eraman behar izan dituzte ospitalera. Gizonak, berriz, bere buruaz beste egin du, emakumeei eraso egiteko erabili duen eskopeta berberarekin.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizon batek bere emazte ohia eta amaginarreba ohia tirokatu ditu ostiral honetan, abuztuak 5, Cadizeko kale batean, Poliziak jakinarazi duenez. Geroago, bere buruaz beste egin du, bi emakumeei eraso egiteko erabili duen eskopeta berberarekin.

11:55ean, Molinos de Viento kalean, Jerez de la Fronteran (Cadiz), jazo da gertaera. Poliziak azaldu duenez, gizonak bere emazte ohia eta amaginarreba ohia tirokatu ditu, eta, larri zaurituta, ospitalera eraman behar izan dituzte biak. Erasotzaileak, ordea, bere buruaz beste egin du.

Polizia Zientifikoa eta Judizialaz gain, Polizia Nazionaleko kideak ere bertaratu dira lekura. Dagoeneko, gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista gaur Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea