Gizartea -

943aren ordez

Gipuzkoako telefono-zenbaki berriek 843 aurrezenbakia izango dute

Probintzian beti erabilitako 943 hasiera duten zenbakiak amaitzen ari dira.

Baliteke laster deitu behar izatea, Donostian, 843a sakatuta. Argazkia: EFE.
Baliteke laster deitu behar izatea, Donostian, 843a sakatuta. Argazkia: EFE.
Baliteke laster deitu behar izatea, Donostian, 843a sakatuta. Argazkia: EFE.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan, baliteke epe labur edo ertainera berritasun bat izatea: alegia, telefono finkoen zenbaki berriak 843rekin hastea, orain arte 9 aurrezenbakia izan badute ere. Izan ere, lurraldean amaitzen ari dira 943rekin hasten diren balizko zenbakiak, Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak Industria Ministerioari bidalitako txosten batek jaso duenez.

Txostenaren arabera (El País egunkariak jasotzen du), Gipuzkoan Estatuko gainerako probintzietan baino zenbaki gutxiago daude eskuragarri, egungo telefono-zenbakiak kontuan izanik; hain zuzen, bakarrik Madrilen daude zenbaki gutxiago eskuragarri. Gipuzkoari dagokionez, 943rekin hasten diren zenbakien % 9 daude libre. Hala ere, azken urteotan zenbaki berriak esleitzeko erritmoa oso txikia izaten ari da Gipuzkoan; urtean zenbaki-bloke bakarra ari dira erabiltzen, eta 11 bloke geratzen dira esleitzeko (eskuragarri dauden blokeei dagokienez, Gipuzkoa da Estatu mailan kopuru txikiena duena).

Hori dela eta, litekeena da Gipuzkoan dagoeneko lanean dauden operadoreek arazoak izatea, edo ezinezkoa izatea balizko operadore berri batentzat bertan zerbitzua ematea. Hortaz, zenbaki berriek 843 aurrezenbakia hartzea proposatzen du Batzordeak.

Nafarroan, Araban eta Bizkaian, zer?

Euskal Herriko gainerako lurraldeei dagokienez, Nafarroa da, Gipuzkoa kenduta, arazo gehien dituen probintzia: zenbakien % 84 daude hartuta, eta 23 bloke geratzen dira libre; Araban, zenbakien % 33 erabili ahal dira oraindik, 33 bloke; eta zenbakien %2 eta 52 bloke daude esleitzeko Bizkaian. Azken datu hori, Bizkaiko blokeena, Estatuko altuenetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Albisteak Gipuzkoa Eibar Elgoibar albisteak Hernani bideoak Azpeitia argazkiak Tolosa Zarautz Arrasate bideoak Hondarribia albisteak Orio argazkiak Irun Pasaia albisteak Lasarte-Oria argazkiak Errenteria Zumarraga bideoak Azkoitia Andoain Bergara Zumaia Villabona Usurbil Ordizia bideoak Urnieta albisteak Oiartzun Astigarraga albisteak Oñati bideoak Beasain Deba albisteak Gaurko azken ordukoa