Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Sexu-erasoa egin diote emakume bati Gasteizen

20 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, sexu-erasoa egitea leporatuta. Gaur goizaldean izan da erasoa Gasteizen, Manuel Iradier kalean.

Sexu erasoen aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EFE
Sexu erasoen aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EFE
Sexu erasoen aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-erasoa egin diote emakume bati, bart, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 20 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, erasoarekin lotuta: sexu-erasoa egitea eta emakumea kolpatzea leporatu diote.

02:00etan izan da erasoa, Manuel Iradier kalean. Antza, emakumea aparkatuta zuen ibilgailuan sartzera zihoala, erasotzailea hurbildu zaio eta besotik helduta lurrera bota du; hainbat kolpe eman ondoren, ukituak egin dizkio.

Biktimaren bikotekidea inguruan zebilen, eta emakumea defendatzera joan denean, erasotzaileak bikotekideari ere kolpeak eman dizkio.

Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, biktima eta haren bikotekidea Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte, eta erasotzailea Santiago Ospitalera. Azken hori, erietxean artatu ondoren, atxilotu egin dute eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera deklaratzera.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak