Gizartea -

Nafarroan

Bi atxilotu Mutiloan eta Zangozan, indarkeria matxista egotzita

Atxilotutakoak 34 eta 29 urteko bi gizonezko dira, eta euren bikotekideak jotzea leporatzen zaie.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu asteburu honetan Mutiloan eta Zangozan, euren bikotekideak jo izana leporatuta. Bikotekideek osasun arreta jaso behar izan zuten.

Foru Poliziak jakitera eman duenez, ostiral gauean herritarren segurtasunerako patruila bat Mutilora bertaratu zen, genero indarkeriarekin zerikusia izan zezakeen gertakari bat zela eta.

Agenteek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bertan, bere bikotekideari ukabilkada bat emateagatik. Emakumea osasun-zentro batera eraman behar izan zuten zauriak artatzera.

Larunbatean, berriz, beste gizonezko bat atxilotu behar izan zuten Zangozan, arrazoi beragatik. Kasu horretan, 29 urteko bizilagun bat atxilotu zuten, emazteari erasotzea egotzita.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak