Gizartea -

Adingabeen abusua

Benedikto XVI.k barkamena eskatu die apaiz pederasten biktimei

Etorkizuneko apaizak onartzeko eta formazioa emateko orduan, "bere bokazioaren benekotasuna" sakon aztertuko dutela ziurtatu du Erromako gotzainak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI. Aita Santuak Jainkoari eta apaiz pederasten biktimei barkamena eskatu die eta "halako abusua sekula berriz gertatu ez dadin eginahalak egingo" direla zin egin du.

Vatikanoko San Pedro plazan emandako mezan, Aita Santuak barkamena eskatu du munduko 15.000 apaizen aurrean.

Etorkizuneko apaizak onartzeko eta formazioa emateko orduan, "bere bokazioaren benekotasuna" sakon aztertuko dutela ziurtatu du Erromako gotzainak.

Hainbat herrialdeetako apaizek urteetan egindako abusuak argitara atera dira aurten, hala nola, Irlandan, Alemanian, Austrian, Italian, Holandan eta Belgikan eta baita AEBetako hainbat kasu ezagunen datu gehiago ezagutu dira ere.

Polemika hori dela eta, Aita Santuak herrialdeko horietako hainbat apaiz eta gotzain beraien karguetatik kendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea