Gizartea -
Manifestazioa ekainaren 26an
Hezkuntza erreformaren aurka protesta egingo dute irakasleek Donostian
Abiatutako neurriek "alderdietako helburu ideologikoetatik haratago, hezkuntza ireki, parte-hartzaile, euskaldun eta anitz" bati erasotzen diotela ohartarazi dute.
Erredakzioa
EHUko, Mondragon Unibertsitateko eta UPNAko irakasle talde batek eta bertsolari batzuk, batez ere, hezkuntza sektorean hartutako erabakien aurka protesta egiteko manifestazioa deitu dute ekainaren 26rako, larunbata, Donostian.
Unibertsitateko irakasleek manifestu bat sinatu dute, bertan, euskararen eta "hiritar gehienek Euskal Herriarekiko duten ulertzeko moduaren" kalterako "irizpide ideologiko zehatzak inposatzen saiatzen" ari direla salatu dute.
Abiatutako neurriek "alderdietako helburu ideologikoetatik haratago, hezkuntza ireki, parte-hartzaile, euskaldun eta anitz" bati erasotzen diotela ohartarazi dute sinatzaileek.
Horregatik, "bakoitzaren beharren arabera beste hizkuntzei lekua eginez, baina euskara abiapuntu izanik".euskara "berreskuratzearen eta guztiz normalizatzearen" alde egin dute.
Biktimen erabilera "partziala eta alderdikoia"
Bestalde, irakasleek "biktimen kontua era partzialean eta alderdikoian" erabiltzen ari direla baieztatu dute. Horren karietara, hezkuntza komunitate guztia biltzen duen "bide" baten beharra aitortu dute sinatzaileek. Horretarako, "giza-eskubide guztiekiko errespetua hartu behar da abiapuntutzat".