Politika -

Gobernu bilera Gernikan

Bizikidetza Plana onartu du Eusko Jaurlaritzak

Patxi Lopez lehendakariak beregain hartu ditu egitasmoa osatzeko ekintzen bultzada eta koordinazioa eta "egutegi zorrotzaren gainetik akordioak bilatzea" izan omen da "lehentasuna".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak iragarri du Bizikidetza Demokratikorako Plana onartu duela Eusko Jaurlaritzak Gernikan (Bizkaia) egindako bileran. Gainera, lehendakariak beregain hartu ditu egitasmoa osatzeko ekintzen bultzada eta koordinazioa eta "egutegi zorrotzaren gainetik akordioak bilatzea" izan omen da "lehentasuna".

Aipatu bileraren ostean lehendakariak prentsaurrekoa eman du eta azaldu duenez, plana aurrera ateratzeko ez du “atxikimendu akritikorik” bilatu nahi izan alderdi politikoen aldetik, elkarteen aldetik eta hezkuntza alorrekoetatik, baizik eta “ezadostasunak bideratzeko lankidetza aktiboak”. Era berean, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak “egutegi zorrotzaren gainetik akordioak bilatzea” izan duela “lehentasun”.

Lopezek esan du gaur onartutako Plana Ibarretxeren Jaurlaritzak onartutako Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Euskal Planaren “berrirakurketa konstruktiboa” dela eta, “plan horren oinarririk ez” dutela baztertu ziurtatu ostean, “bidali dizkigute proposamen guztiak sartzen saiatu” direla aitortu du.

“Arreta guztia Euskadik bizi duen terrorismoaren arazora bideratzea” izan omen da aurreko planari egindako aldaketetako bat eta azpimarratu du “terrorismoa amaitzeko” ez dela “nahikoa terroristak atxilotzea, terrorismoaren jarduerari zilegitasuna kentzea baizik”.

Biktimek ikasgeletan izan behar duten presentziari buruz (horixe izan da alderdi politikoen artean polemika gehien piztu duena), “sufrimendua sozializatzeko, biktimen lekukotza oso baliabide garrantzitsua” dela iritzi dio eta gaineratu du ez dela “biktimismoa edo gorrotoa helaraztea, baizik eta bizi dugun sufrimendua kontatzea”.

Gaur onartutako planak ez du Eusko Legebiltzarraren babesa behar. PPren eta UPyDren babesa du, eta EAJk puntu batzuetan ados dagoela badio ere, osotasunean ez du babesten, nahiz eta gasteizko Gobernuarekin negoziaketa zuzenetan aritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea