Gizartea -

Gaur sinatu dute

Etxebizitzaren Ituna erakundeei zabaltzeko prest agertu da Patxi Lopez

2025. urteraino jarraituko duen programa da gaur sinatu dutena, 70 entitate sozialek eta ekonomikok adostutakoa, nahiz eta hiru Aldundi eta Udalen babesa ez izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren inguruko akordioak sustatzeko helburuarekin "negoziatzeko prest" dagoela esan du gaur Patxi Lopez lehendakariak. Gaur arratsaldean ituna sinatu du Eusko Jaurlaritzak, 70 erakunde sozial eta ekonomikoekin batera. Foru Aldundiek, udalek eta sindikatuek ez dute plana babestu.

Patxi Lopezekin batera, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburua izan da ekitaldian, Gasteizko Lehendakaritzan.

2025. urteraino jarraituko duen programa da gaur sinatu dutena, 70 entitate sozialek eta ekonomikok adostutakoa, nahiz eta hiru Aldundi eta Udalen babesa ez izan.

Etxebizitzaren paktu sozialak etxebizitzaren garapenerako erabiliko dituzten lur sailetan babes ofizialeko etxebizitza eraikitzeko neurriak batzen ditu.

Arriolaren departamentuak ezarri dituen helburuen artean 15 urtetan 90.000 etxebizitza berri eraikitzea dago, "orain dugun eskariari erantzun egokia emateko".

Ekitaldia hasi baino lehen, hainbat erakunde sozialek eta ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute Lehendakaritza parean. Gaur sinatu duten itunak "ekonomia buruzagiekin erlazio pribilegiatua errazten duela" adierazi dute, baita eraikuntza enpresekin ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea