Gizartea -

Genero indarkeria

Bost gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, tratu txarrak egotzita

Horrez gain, bi emakume atxilotu dituzte Barañainen eta Tuteran, etxeko bortxakeriagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoko agenteek bost gizonezko eta bi emakume atxilotu dituzte Nafarroako hainbat herritan, genero indarkeria eta etxeko indarkeria leporatuta, hurrenez hurren.

Barañainen 18 urteko gizonezko gazte bat atxilotu dute bere bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Azken horrek ez du nahi izan salaketarik jarri; dena den, Poliziak ofizioz jardun zuen emakumea artatu behar izan baitzuten zituen zauriak zirela-eta.

Leku berean, eta Udaltzaingoaren laguntzarekin, bikote bat atxilotu dute kalean borrokan ari baitziren.

Horrez gain, Irurtzunen 47 urteko bizilagun atxilotu dute bere bikotekide ohiaren etxebizitzan kalteak eragiteagatik zeinak ez duen salaketarik jarri nahi izan.

Halaber, Foruzaingoak 51 urteko gizon bat atzeman du Badostainen, lurrean botata utzi duen emakume bat jotzeagatik.

Azken bi atxiloketan Tuteran izan dira. Bertan, 32 urteko Cascanteko emakume bat atxilotu dute, bere bikotekide zenarengandik aldenduta egoteko agindua urratu duelakoan. Aldi berean, 45 urteko gizon bat ere atzeman dute familiaren barruan tratu txarrak emateagatik.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Tratu txarrak gaur Nafarroa gaur Tutera albisteak Gizartea Eguneko albisteak