Itxi

2016/11/14

14:44

Gizartea

Gasteiz

6 atxilotu, Sansohetako ustezko prostituzio sarearekin lotuta

EITB.EUS

Oraingoz informazioa urria da, baina atxilotuei adin txikikoekin sexu harremanak izateagatik ordaintzea leporatzen omen diete.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Sansohetako ustezko prostituzio sarearekin lotura dutelakoan. Ustez, Arabako Foru Aldundiaren ardurapean dauden hainbat adin txikikori prostituzio lanetan aritzera behartzen zituzten.

Oraingoz kasuari buruzko informazioa urria da, baina adin txikikoekin sexu harremanak izateagatik ordaintzea, hots, bezero izatea leporatzen diete atxilotuei. Sei atxilotuetako bat adin txikikoen psikologoa da eta dagoeneko kartzelan sartu dute.

Auziari buruz galdetuta, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Diputazioko Adingabeen Zerbitzuko teknikarien lana defendatu du, eta Sansoheta zentroko adingabe baten amak apirilean jarritako salaketa Poliziari, Arabako Adingabeen fiskalari eta agintari judizialei jakinarazi zietela azpimarratu du. Adingabe horren amak "sexu harremanak egon zitezkeen susmoagatik" jarri zuen salaketa eta Udaltzaingoak ikerketa egin bazuen ere, ezin izan zuen egiaztatu.

Gonzalezen esanetan, Arabako Foru Aldundiko zerbitzuek kasuari jarraipena egin zioten eta Poliziaren ikerketa jarraitzeaz gain, adingabeari arreta eskaini zioten. Dena den, adingabearekin abian jarritako protokoloa aurrera eramatea oso zaila izan dela azpimarratu du, askotan zentrotik at egoten zela-eta. Gaineratu duenez, ez dago adingabe horren kontrako inolako neurri penalik eta ez dago barnean egotera behartuta, are gehiago, haren zaintza amarena da eta ez Arabako Diputazioarena.

Bestalde, psikologoaren atxiloketaz galdetuta, Gonzalezek zehaztu du espetxeratutako psikologoak ez duela 2015etik Diputazioarentzat lan egiten eta ez zuela Diputazioaren bitartez adingabeekin harremanik izan. Sumarioa sekretupean dago, baina baieztatu du Sansohetako langile bat lanetik aldendu dutela ikerketan zehar haren izena agertu zelako.

 

elako.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Araba
  • Albisteak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;