Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea atxikitzeagatik
20 urteko gizonezkoak genero indarkeria delitua leporatu diote.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari bultza egin eta berarengandik alde egiten ez uzteagatik.
Gaur Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erasoa larunbatean gertatu zen Gasteizko Sansomendi auzoan. Bikotea eztabaidan ari zela eta gizonezkoak ez ziola emakumeari alde egiten uzten ohartu ziren lekuko batzuek Udaltzaingora deitu zuten.
Udaltzaingoak erasoaren tokira bertaratutakoan, eztabaidan ari zirela eta gizonezkoa emakumezkoaren "espazioa" inbaditzen ari zela konturatu ziren.
Banadu egin zituzten, eta galderak egin zizkieten. Beraiek esandakoetatik eta lekukoek ikusitakotik ondorioztatu zuten gizonezkoa emakumezkoaren espazioan sartu zela, indarrez, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Banandu ostean, udaltzainek bikoteari eta lekukoei galderak egin zizkieten eta ondorioztatu zutenez, emakumea gizonarengandik alde egiten ahalegindu zen, baina bikotekideak ez zion utzi. Hori dela eta, udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.