Gizartea -

Epaiketa

Almudena Matarranz hil izana aitortu du haren bikotekideak

J.V.D.G. akusatuak gaur epaiketan adierazi duenez, pentsatu gabe egin zuen eta konplot baten biktima zela uste zuen.

 

Almudena Matarranzen hilketa argitzeko epaiketa hasi da gaur Bilbon. Argazkia: EiTB
Almudena Matarranzen hilketa argitzeko epaiketa hasi da gaur Bilbon. Argazkia: EiTB
Almudena Matarranzen hilketa argitzeko epaiketa hasi da gaur Bilbon. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

J.V.D.G. akusatuak aitortu egin du 2015eko urriaren 3an bere bikotekidea, Almudena Matarranz, hil zuela Erandioko etxebizitza batean. Pentsatu gabe hil zuela ziurtatu du, eta aurpegian kuxin bat jarrita asfixiatu zuela gaineratu du.

Dena den, oharkabean hil zuela azpimarratu du, buruko gaixotasun mentala dela eta. Ildo horretatik, bikotekideak eta haurtzaroko bil lagunek bere kontra konplot bat egin zutela pentsatzen zuelako Almudena Matarranz hil zuela azaldu du.

Epaiketa asteazken honetan hasi da, Bizkaiko Auzitegian, eta J.V.D.G. 39 urteko akusatuak bere bikotekidearen gorpua ohe azpian ezkutatu zuela onartu du. Biktimaren gorpua bi egun geroago aurkitu zuten ertzainek (urriaren 5ean).

Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta Estatuaren abokatuak 14 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute akusatuarentzat, azpikeriaz egindako hilketa delitu bat egotzita eta genero indarkeria eta senidetasun larrigarriak gehituta.

Defentsak, berriz, akusatua aske uzteko eskatu dio epaileari, gaixotasun psikiatrikoa dela eta. Bestalde, tratamendua jaso dezakeen espetxe batean bost urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du.

Fiskaltzaren arabera, J.V.D.G akusatuak bere kontra konplot bat prestatu zutela pentsatzen zuen. Ildo horretatik, duela 25 urte ezagutu zituen bi lagunak gertatzen zitzaizkion gauza txar guztien arduradunak zirela uste zuen.

Halaber, Almudena Matarranz hil aurretik, hilabete eta erdi lehenago, pilula antidepresiboak eta medikamentu antipsikotikoak alde batera utzi zituela aitortu du akusatuak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Erandio albisteak Bizkaiko albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa