Gizartea -

Gasteiz

Sansoheta auziko filtrazioak ikertzea erabaki du epaile batek

Arabako Aldundiaren esku dagoen adingabe zentro batean atzemandako prostituzio sare baten biktimek epailearen aurrean egindako deklarazioak filtratu dira hedabide batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Nuñez Gasteizko epaile dekanoak espedientea ireki du, Sansoheta auziko filtrazioak ikertzeko. Hain zuzen ere, Arabako Aldundiaren esku dagoen adingabe zentro batean atzemandako prostituzio sare baten biktimek epailearen aurrean egindako deklarazioak filtratu dira hedabide batean.

EAEko Auzitegi Nagusiak agiri batean azaldu duenez, epaileak ikerketa abiatzea erabaki du, hedabide batean aipatutako deklarazioak publikatu dituztela ikusita.

Halaber, erabaki hori Gasteizko 2. instrukzio epaitegiko arduradunari igortzea onartu du, hedabidean agertutako informazioa publikatu izana delitu ote den ebazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Gasteiz berriak Albisteak