Gizartea -

Zabortegia

Tuterak Gipuzkoako 70.000 hondakin-tona hartuko ditu gehienez urtean

Zubietako zabortegia prest egon aurretik emango den zerbitzua izango da hau, eta Merueloko hondakindegiarekin (Kantabria) eta Mutilokoarekin (Gipuzkoa) osatuko dute.

Lapatxeko zabortegia itxi egin zuten. EiTB
Lapatxeko zabortegia itxi egin zuten. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako hondakin zentroak gehienez 70.000 hondakin tona hartuko ditu urtean Gipuzkoatik, azaroan Nafarroako Mankonumitatearekin lortutako aurre-akordioan iragarritakoa baino 5.000 tona gutxiago.

Gipuzkoa Hondakinen Partzuergoko batzar nagusiak orain onartu du mankomunitatearekin partaidetza-hitzarmena, Gipuzkoako zaborraren gainerako frakzioak Nafarroako “El Culebrete” zentroan botatzeko, foru Aldundiak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Zubietako zabortegia prest egon aurretik emango den zerbitzua izango da hau, eta Merueloko hondakindegiarekin (Kantabria) eta Mutilokoarekin (Gipuzkoa) osatuko dute.

Jose Ignacio Asensio Partzuergoko presidentea eta Ingurumen diputatua “pozik” azaldu du akordio honekin, “Gipuzkoan sortutako hondakin guztiei erantzuna ematea bermatzen duelako”.

Lapatxeko zabortegia itxi ostean, argiago ikusten da Gipuzkoan azpiegitura egokiak izateko zenbaterainoko beharra dugun gure hondakinak tratatzeko”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Tutera argazkiak