Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero-indarkeria egotzita

Atxiloketak Iruñean, Lizarran, Huarten eta Tuteran izan dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Poliziak lau gizon atxilotu ditu Iruñean, Lizarran, Huarten eta Tuteran, genero-indarkeria delitua egotzita, Nafarroako foru Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez.

Iruñeko Herritarren Segurtasuneko foruzain batek, hiriko diskoteka ezagun baten inguruan kaleko jantziekin zela,  20 urteko gizonezko bat atxilotu du, 20n urteko bikotekidea jotzen ikusi ostean, kale erdian, eta hainbat lekukoren aurrean.

Erasoa igandean izan da, 8:00ak aldera. Ustezko erasotzaileak Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegian agertu beharko du.

Lizarrako Udaltzaingoak pertsona bat (39 urte ditu) atxilotu du. Ezezagun baten telefono deia jaso ostean, ustezko erasotzailearen etxera joan ziren agenteak, eta biktimak berari eta haren bi seme-alabei (adingabeak) jo ziela adierazi zuen.

Iruñeko bizilagun bat atxilotu dute, tratu txarrak eta kautelazko neurria haustea egotzita. Huarteko etxebizitza batera joan ziren Iruñeko foruzaingoak, emakume baten deia jaso eta gero, urruntze-neurria zuen gizonezko bat etxean zela jakinarazita.

Tuterako polizia-etxeko agenteak gizon bat (41 urte ditu) atxilotu dute, aginduak ez betetzeagatik. Patruila istilu larriak ziren etxebizitzara bertaratu zen, eta iristean emakume bat bikotekidearekin izaten ari zen eztabaidagatik ikaratuta zegoela ikusi zuten. Horregatik, gizonezkoari etxetik irteteko eskatu zioten, baina hark ez zuen kasurik egin.

Astelehenean, Tuterako beste bizilagun bati (26 urte ditu) kautelazko neurri bat hausteko delitua egotzi zieten, bikotekide ohiarena hainbat aldiz joateagatik eta lekutik irteteari uko egiteagatik. Ustezko egileak Tuterako 1 zenbakiko Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegian agertu beharko du.

Tuterako Udaltzaingoak atzo arratsaldean Foruzaingoaren esku jarri zuen bertako bizilagun bat (21 urte ditu), familian tratu txarren delituagatik eta sexu-erasoa egotzita. Tuterako 1 zenbakiko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegia gertaerak ikertzen ari da.

_________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Tratu txarrak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur