Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRA INDARKERIA

79 urteko emakume bat hil du gizon batek Madrilen

Ondoren, bere buruaz beste egin du gizonezkoak. Idatzita utzi duen gutun batean, hilketa aitortu du eta emazteak zuen alzheimerra aipatu du arrazoi modura.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko emakume bat hil du 78 urte bere senarrak, Madrilen. Ondoren, gizonezkoak bere buruaz beste egin du.

Bi gorpuak bikotearen etxebizitzan topatu dituzte. Erasotzaileak gutun bat utzi du, hilketa aitortuz. Biktimak alzheimerra zuen, eta gaixotasuna aipatu du gizonezkoak idatzian.

Gaur goizean aurkitu dituzte gorpuak, 07:00ak aldera. Emakumearen gorpuari autopsia egingo diote ondorengo orduotan, gizonak nola hil duen argitzeko. Antza, ez zuen indarkeria zantzutik.

--------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril gaur