Gizartea -
Elkarretaratzea
Laffageren ama: 'Justizia egingo dela ziur nago'
Datorren asteazkenean meza ospatuko dute Irungo Juncaleko Elizan eta jarraian elkarretaratzea deitu dute Nagore Laffageren oroimenez.
Erredakzioa
Asun Casasola Nagore Laffageren ama "justizia egingo dela" eta Auzitegi Gorenak Nagore Laffageren hilketagatik Jose Diego Yllanes errudun joko duela ziur dago. Izan ere, "nire alaba defentsarik gabe zegoen, eta Yllanesek bizitza atzitu zion eta egiten ari zenaz ohartzen zen".
Casasolak elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die hiritarrei; Datorren asteazkenean meza ospatuko dute Irungo Juncaleko Elizan, eta horren ostean, elkarretaratzea egingo dute.
Orain dela bi urte Yllanesek Nagore Laffage hil zuela Iruñean; hamabi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten homizidio delitu batengatik eta ez hilketa delituagatik senideek eskatzen zuten bezala. Hori dela eta, epaia Auzitegi Gorenera eraman dute.
"Hilketa delitua lortuko dut. Ziur nago, baliteke uste hori duen bakarra izatea, baina ziur nago; izan ere, 38 kolpe eman zizkioten eta esku batekin ito zuten eta hori hilketa izan behar da, ez dago beste aukerarik", esan du.