Gizartea -

Nafarroa

Lau urteko kartzela-zigorra, alabari sexu abusuak egitea egotzita

Halaber, bost urte eta lau hilabeteko epean biktimarengana ez hurbiltzeko agindu dio epaileak gizonari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegiak lau urte eta lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, 13 urteko alabari sexu-abusuak egitea leporatuta. Bi aldeak akordio batera iritsi dira, eta epaileak aitorpen aringarria izan du kontuan.

Halaber, bost urte eta lau hilabeteko epean biktimarengana ez hurbiltzeko agindua eman dio gizonari.

Epaiketan, “barkamena” eskatu die bere alabari eta sendiari, eta ez zuela minik egin nahi gaineratu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Espetxe politika Sexu erasoak gaur Aitak albisteak