Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil du haren bikotekideak Bartzelonan
Uztailean dagoeneko beste hiru emakume hil dituzte eta atzoko beste kasu bat matxista direla baieztuz gero bost izango lirateke bikotekideen esku hildakoak.
Erredakzioa
Emakume bat hil da gaur Bartzelonan, bikotekideak egindako erasoaren ondorioz. Esquadra Mossoek 33 urteko ustezko hiltzailea atxilotu dute, Poliziak jakinarazi duenez.
Emakumearen gorpua bere etxean aurkitu dute, Bartzelonako Sants auzian. Izan ere, poliziak etxeko logelan topatu du gorpua. Autopsiaren emaitzak jakin aurretik, hiltzaileak emakumea ito egin zuela uste dute, gorpuak ez duelako zauririk.
Ustezko hiltzailea 33 urteko ekuadortarra da, Marcelo Ivan C.U. Bart Les Cortseko polizia etxera joan eta emaztea hil egin zuela onartu zuen. Bitartean, Bartzelonako Udalak minutu bateko isilunea deitu du gaur arratsalderako, hilketa salatzeko.
Azken astean hiru emakume hil dituzte, Berdintasunerako Ministerioak emandako datuen arabera. Gainera, beste emakume bat hil zen atzo Gironan, seigarren pisu batetik behera amilduta eta heriotza hori ere indarkeria matxista kasua izan ote den ikertzen ari dira. Ustez, biktimaren bikotekideak bota zuen leihotik behera.
Gaurko eta atzoko heriotza indarkeria matxista kasuak direla baieztatuz gero, dagoeneko bost emakume hil dira euren bikotekideen esku.
Biktimentzako arreta zerbitzua: 016