Gizartea -

Kamiñaldeko luur-jausia

Etxeak konpontzeko 8 milioi euro eskatu dituzte Ondarroako familiek

Euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen duten 84 familiek salatu dutenez, "ura sartu egin da eta horrek kalteak eragiten jarraitzen du".

2016ko martxoaz geroztik euren etxeetatik kanpo jarraitzen dute 84 familiek. Argazkia: EiTB
2016ko martxoaz geroztik euren etxeetatik kanpo jarraitzen dute 84 familiek. Argazkia: EiTB
2016ko martxoaz geroztik euren etxeetatik kanpo jarraitzen dute 84 familiek. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamiñaldeko maldaren lur-jausiaren ondorioz, 2016ko martxoaz geroztik euren etxeetatik kanpo dauden Ondarroako 84 familiek, euren etxebizitzak konpondu ahal izateko, falta diren 8 milioi euro eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari. Gainera, familia horiek salatu dutenez, "ura sartu egin da etxeetan, eta horrek kalteak eragiten jarraitzen du".

Lur-jausiek bultzatuta, 176 familia euren etxeetatik atera behar izan zituzten. Horietatik 92 etxera itzuli ziren hilabete batzuk geroago, eta martxoaren amaiera aldera gainerako 84ak ere itzultzea espero da.

Larunbat honetan euren etxeen egoera begiratzera eta hainbat objektu personal jasotzera joan dira bertara. Familia horiek biltzen dituen kolektiboko kide Aiert Etxanizek deitoratu duenez, malda egonkortzeko eta kalteak konpontzeko beharrezkoak diren 17 milioietatik, oraindik falta dira zortzi.

Etxanizek gogora ekarri duenez, Ondarroako Udalak 3,5 milioi jarri ditu (2,5 milioi euroko mailegua eskatu ostean, udalerria arriskuan ez jartzeko gehienez jota eska dezakeena, alegia), Gobernu zentralak 2,15 milioi, Foru Aldundiak 1,5 milioi eta Jaurlaritzak, berriz, 2 milioi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Ondarroa argazkiak Gaurko azken ordukoa Laguntza publikoak Lea-Artibai azken ordukoa Harri-jausiak