Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru atxilotu, Santutxuko bortxaketan parte hartzea egotzita

Itxura denez, segurtasun kamera batean grabatutako irudiek sexu-erasoaren ustezko egileak identifikatzea ahalbidetu dute.

Euskadi Irratia| Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, joan zen urtarrilaren 14tik 15erako asteburuan, Bilboko Santutxu auzoan 18 urteko neska baten bortxaketaren ustezko egileak izateagatik. Hala baieztatu dio Segurtasun Sailak Euskadi Irratiari.

Auzia sekretupean dago, baina, itxura batean, Bilboko Zazpikaleetatik Solokoetxerako bidean dagoen segurtasun kamera baten irudiek lagundu dute atxiloketak egiten. Atxiloketetako bi Bilbon egin dituzte, eta bestea, Barakaldon

Irudi horietan, gizonetako bi neska bortxatzen eta hirugarrena mugikorrarekin bortxaketa grabatzen ageri dira, antza.

Neskak berak ipinitako salaketaren arabera, ez zuen gertatutakoaren inguruan ezertxo ere gogoratzen, eta ezagutzen ez zuen Santutxuko inguru batean esnatu zen, minduta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Bizkaia Delituak bideoak Salaketak argazkiak Santutxu bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea