Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bere bikotekidea erail du Toledon, alabaren aurrean

Eraildako emakumeak 38 urte zituen gurpil-aulki batean zegoen.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek 38 urteko bere bikotekideari arma zuriz eraso dio gaur arratsaldean Toledoko Mora herrian, eta hil egin du bikotearena zen bost urteko alabaren eta amonaren aurrean. Gizona atxilotuta dago.

Egintzak igande honetako 18:30ean gertatu dira bikotearen etxebizitzan.

Eraildako emakumeak 38 urte zituen gurpil-aulki batean zegoen, eta Emilio Bravo Morako alkateak Efe agentziari egindako adierazpenen arabera, oso ezaguna zen herrian, baita bikotea ere. Horrez gain, alkateak "erabateko gaitzespena" adierazi du.

Gaztela Mantxako Gobernu Ordezkaritzak baieztatu duenez, gizona atxilotu egin dute ,eta omen zeukan indarkeria matxistaren edota bestelakoren aurrekaririk.

Erasoa gainera elkarrekin zuten bost urteko alabaren aurrean gertatu da, baita hildakoaren amaren aurrean ere.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia albisteak Eguneko albisteak