Gizartea -

Lurraren lehen aroak

Munduko fosilik zaharrenak aurkitu dituzte

3.800 milioi bat urte dituzte eta "Marte eta Lurreko azalean ur likidoa zegoen garaian eman zen bizitzaren garapena ulertzen laguntzen dute".

Inoiz Lurrean eman den bizitza formarik zaharrenetako baten froga zuzena topatu dute. Argazkia: EFE
Inoiz Lurrean eman den bizitza formarik zaharrenetako baten froga zuzena topatu dute. Argazkia: EFE
Inoiz Lurrean eman den bizitza formarik zaharrenetako baten froga zuzena topatu dute. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Universitu College London'eko (UCL) hainbat zientzialarik zuzendutako nazioarteko zientzialari talde batek gutxienez 3.770 milioi urte dituzten mikroorganismoak aurkitu dituzte, eta Lurrean izan ziren lehenetako bizidunen froga materiala dira.

Zehatz-mehatz, bakteriez osatutako filamentu eta hodi txikiak topatu dituzte. Horiek, burdinan bizi ziren, kuartzo geruzen artean, 'Nuvvuagittuq Supracrustal Belt' (NSB) izeneko lekuan, Quebecen (Kanada).

NBSan, inoiz ezagutu diren Lurreko arroka sedimentariotik zaharrenetako batzuk daude, eta litekeena da itsasoan zegoen aireztatze sistema hidrotermal baten parte izatea, seguruenik burdinatan aberatsa zena, eta baldintza horiek ahalbidetu zuten bizitza sortzea, duela 3.770-4.300 milioi urte inguruan.

"Lurra sortu eta gutxira, itsas hondoko haizebidetan bizitza sortu zela dioen teoria sendotu egiten du gure aurkikuntzak", azaldu dute.

"Lurrean bizitza horren arin agertzea dioen teoria bat dator orain dela gutxi aurkitutako 3.700 milioi urteko mikroorganismoek sortutako sedimentu multzoekin", aipatu du Matthew Dodd UCLko doktore Lurraren Zientzian eta Londreseko Nanoteknologiarako Zentroko kideak.

"Inoiz ezagutu den arroka zaharrenetako batean egon izanak iradokitzen du Lurrean eman den bizitza formarik zaharrenetako baten froga zuzena topatu dugula. Aurkikuntza honek gure planetaren historia berregiten laguntzen digu, eta horretan izan den bizitza; gainera, unibertsoaren beste leku batzuetan bizitza zantzuak identifikatzen ere lagunduko du"., gaineratu duenez.

Dodden irakaslearen hitzetan, "horren moduko aurkikuntzek bizitzaren garapena ulertzen laguntzen dute, Marte eta Lurreko azalean ur likidoa zegoen garaian, eta bizitza estralurtarraren inguruko galdera hunkigarriak eragiten dituzte, hori dela eta, Marten 4.000 milioi urte bizitza izanaren frogak topatu nahi ditugu, hala izan ezean, baliteke Lurra salbuespen berezia izatea".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zientzia Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa Lurra azken ordukoa