Gizartea -

Matxismoa

Erakundeek galarazi egin dute Gasteizko pub bateko ipurdi lehiaketa

Emakume ipurdi onena saritu nahi zuen Perseus dantzalekuak, baina antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute.

Gasteizko pub bateko ipurdi lehiaketa galarazi egin dute erakundeek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Gasteizko dantzaleku batean egitekoa zen emakume ipurdi lehiaketa bertan behera utzi dute antolatzaileek, Emakundek baieztatu duenez, erakundeek egindako presioaren ondorioz. Udalak ez du erabaki horren berri, eta, horregatik, ekitaldia debekatzeko asmoari eutsi dio.

"Miss colita sexy" izeneko lehiaketa Perseus pubak egin nahi zuen, eta 200 euroko saria eman nahi zion irabazleari, baina ekimenak hautsak harrotu ditu eta azkenean bertan behera utzi behar izan dute.

Lehiaketaren berri izan eta gero, Ekamunde eta Gasteizko Udala horren kontra egin dezaketen aztertzen hasi dira.

Udalaren esanetan, ekimena "gaitzesgarria" da, eta Gorka Urtaran alkateak adierazi du "matxista" dela eta emakumeak "gauza bihurtzen" dituela.

Gainera, ekimenak ikuskizunen legearen 6. artikulua urratzen duela uste du Udalak, hau da, sexismoa sustatzen duten eta giza duintasunaren aurkakoak diren ekimenak debekatzen dituena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Tratu txarrak Espainian Araba Gasteiz Gaurko azken orduko albistea