Gizartea -

Euskal Herriko Unibertsitatea

Gasteizko Letren Fakultateari eraso egin diote, berriro

24 orduan fakultate horretan izandako bigarren erasoa da, izan ere, asteazkenean kaputxadun talde batek pintura eta gorotza jaurti zituen.

Gasteizko EHUren Letren Fakultateari eraso egin diote

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona talde bat EHUko Gasteizko campuseko Letren Fakultatean sartu da gaur goizean eta kalteak eragin ditu. 24 orduan fakultate horren kontra egiten duten bigarren erasoa da.

Ertzaintzaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, gazte talde bat fakultatearen sarrerako ateko kristalak apurtzen saiatu da, kolpeka.

Halaber, eraikinaren kanpoaldean eta fakultatearen atondoan dauden segurtasun kamerak hautsi dituzte.

Unibertsitateko segurtasun langileek Ertzaintzari deitu badiote ere, agenteak fakultatera iritsi direnerako erasotzaileek ihes egin dute.

24 orduan fakultate horretan izandako bigarren erasoa da, izan ere, asteazkenean kaputxadun talde batek pintura eta gorotza jaurti zituen hainbat bulegotan, sarreran eta atezaina egoten den tokian.

Eusko Jaurlaritzak erasoa gaitzetsi du

Letren Fakultatean kontrako eraso horren ostean, ertzainek Gasteizko campuseko inguruak miatu dituzte, tartean, ikasleek autokudeatutako gela bat. Bertan, material piroteknikoa (koheteak eta bengalak), arrautzak, margoak, ordenagailuak eta kolore iluneko janzkiak aurkitu dituzte. Ertzaintzak bertatik eraman ditu.

Goizean, ezezagun talde batek EHUko Gasteizko campuseko hainbat segurtasun kamera hautsi ditu. Gainera, Letren fakultateko ate nagusia apurtzen saiatu da.

Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko, eraso horren erantzuleak kalteen delitu baten egileak direlakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EHU Gizartea Gasteiz berriak Albisteak