Gizartea -
Kataluniak jada debekatu ditu
Sinadurak bilduko dituzte EAEn zezenketak debekatzea eskatzeko
ATEA elkatea abuztuan hasiko da sinadurak biltzen, Bilboko Aste Nagusian. Dena dela, euskal alderdiek uko egin diote oraingoz eztabaida hasteari.
Erredakzioa
Kataluniako Parlamentuak zezenketak debekatu ostean, ATEA Animalien Tratu Duinerako Elkarteak uste du Euskadin ere eztabaida horrek ez duela atzera bueltarik.
Animalien eskubideen aldekoek Eusko Legebiltzarraren iritzia entzun nahi dute, eta sinadurak biltzen hasiko dira datorren hilabetean, Bilboko Aste Nagusian.
Dena dela, lehen ekimena baino ez da izango, irailean Donostian zezenketei buruzko monografikoa antolatuko baitute.
Katalunian Herri Ekimen Legegile baten bidez debekatu dituzte. Baina ATEAkoek ez dute oso argi Euskadin bide horretatik jo dezaketen. Horrenbestez, beste batzuk ere aztertzen ari dira.
Bien bitartean, euskal alderdiek uko egin diote eztabaida pizteari, eta gehienek ez dute ezta argitu ere egin zer bozkatuko luketen gaia Eusko Legebiltzarrera iritsiko balitz.