Gizartea -
Araba
Aita batek ustez bi seme-alaba adingabeak bahitu ditu Gasteizen
Igande arratsaldean salatu zuen 8 eta 12 urteko haurren amak ustezko bahiketa. Aitak urruntze agindua zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aita batek 8 eta 12 urteko seme-alabak bahitu izana salatu du ama batek Gasteizko udaltzain-etxean.
Gasteizko Udaleko iturriek esan duten arabera, igande arratsaldean salatu zuen adingabeen amak bi haurren ustezko bahiketa.
Salaketa epaitegira eta Ertzaintzara eraman zuten, eta baita Polizia Nazionalera eta Guardia Zibilera ere, aitak umeak Euskaditik kanpo atera bazituen aurreikusita.
Segurtasun Saileko bozeramaileak azaldu duenez, Udaltzainak Ertzaintzari eman dio salaketa, baina udaltzainak dira ikerketaz arduratzen direnak.
Aitak urruntze agindua duela jakinarazi du gaur Gasteizko Ser irratiak.