Gizartea -

Gasteiz

Aitak bahitutako bi adingabeak EAEtik kanpo egon litezke

Espainiako Poliziaren esku dago ikerketa, adingabeak EAEtik kanpo daudela pentsatzeko zantzuak dituztelako. Gainera, bilaketa-lanak atzerrira zabalatzea ere aztertzen ari omen dira.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Gasteizen ustez aitak bahitu dituen 12 eta 8 urteko bi adingabeak bilatzeko lanak koordinatzen ari da, EAEtik kanpo daudela pentsatzeko zantzuak baitaude, Arabako hiriburuko Udaleko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Aurreko igandean bi adingabeen amak salaketa jarri zuen Gasteizko Udaltzaingoan, aitak bi haurrak eraman zituelakoan.

Salaketa epaitegira eta Ertzaintzara iritsi zen, eta Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin ere jarri ziren harremanetan, haurrak EAEtik kanpo eraman omen zituelako.

Gasteizko Udalak azaldu duenez, zantzuak daude bi adingabeak EAEtik kanpo daudela pentsatzeko, eta horregatik ari da Espainiako Polizia bilaketa-lanak koordinatzen. Gainera, bilaketa atzerrira zabaltzea ere ari omen dira aztertzen.

Dirudienez, aitak amarengandik urruntzeko agindua du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak albisteak Bahiketak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak Umeak albisteak Gurasoak  gaur