Gizartea -

Protesta

Bermeoko hirigunetik ontziola aldendu dezatela eskatu dute

Beira-zuntzezko ontziak eraikitzeko baimena dauka ontziolak asteazkenaz geroztik, eta osasunerako toxikoak diren gaiak erabiltzen dituela salatu dute auzokideek.

Lizentzia horren kontra alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute auzokideek. Argazkia: EiTB
Lizentzia horren kontra alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute auzokideek. Argazkia: EiTB
Lizentzia horren kontra alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute auzokideek. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko herritarrak kalera atera dira larunbat honetan udalerriko ontziola erdigunetik aldendu dezatela eskatzeko. Itsasontziak beira-zuntzez eraikitzeko baimena eman zion ontziolari Bermeoko Udalak joan den asteazkenean.

Ontziola hirigunetik eta etxebizitzetatik 50 metrora dago, eta toxikoak diren gaiak erabiltzen dituela diote inguruko bizilagunek. Horren ondorioz, euren osasunerako kaltegarria izan daitekeen beldur dira.

"Herriaren gehiengoa Udalak hartutako aldebakarreko erabaki horren kontra dago", adierazi du Juan Luis Jauregi Astillero Toxikorik Ez plataformaren presidenteak. Hori dela eta, lizentzia horren kontra alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute auzokideek.

EH Bildu buru duen Bermeoko Udalak lizentzia defendatu du, "proiektuak legea betetzen baitu". EAJk, ordea, herriaren interesen gainetik enpresa baten interes pribatuak gailentzea egotzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Bermeoko hondartza