Gizartea -

IBILALDIA 2017

Festa egun 'parekidea' eta 'jasangarria' izango da Ibilaldia 2017

'Egunero elkarregaz' lelopean, maiatzaren 28an hartuko du Mungiak Bizkaiko ikastolen aldeko jaia. Herri horretako Larramendi Ikastolaren 50. urteurrenarekin bat egingo du aurtengo ospakizunak.

Ibilaldia 2017ko antolatzaileak, gaur, Bilbon.
Ibilaldia 2017ko antolatzaileak, gaur, Bilbon.
Ibilaldia 2017ko antolatzaileak, gaur, Bilbon.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken ukituen faltan, Mungian dena prest dute Ibilaldia 2017ri ongi-etorria emateko. Durangoko Kurutziaga Ikastolari lekukoa hartu ziotenetik, prestaketa lanek ez dute etenik izan Larramendi Ikastolan. Badute eskarmentua lan horretan, 1998an ere Mungian ospatu baitzen Ibilaldia.

Gaur, Bilboko Kafe Antzokian egin duten aurkezpenean eman dituzte aurtego jaiari buruzko xehetasun guztiak.  "Izan zirelako gara eta garelako izango dira esaldia jarraituz, orain dela 50 urte Larramendi Ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Katea apurtu ez dadila", esan dute antolatzaileek. Jai parekidea eta jasangarriaJaia morez tindatuko dugu aurten ere. Iazko Durangoko Ibilaldiak egindako ekarpena eta lana aintzat hartuz eta horri jarraipena emanez, "eragile moreek" Ibilaldi honetan ere "eraso gabeko jaia" izateko egingo dute lan. "Begirada zorroztuta eta belarriak erne izanda", esan dute.

Eraso sexistak eta jarrera ez-egokiak prebenitu eta ekiditeko zaintza lana egingo duten boluntarioak dira "eragile moreak". Hauek more koloreko peto bat eramango dute.

Ingurumena zaintzeari ere berebiziko arreta eskainiko dio Ibilaldiak.  Besteak beste,  antolakuntzan erabiliko diren ibilgailuak elektrikoak izango dira, eta mugikortasunaren jasangarritasuna aldarrikatuz, garraio publikoak erabiltzeko deia egin dute. Hondakinen kudeaketan birziklatzearen aldeko mezua ere zabalduko dute; edukiontzi ezberdinak jarriko dira ibilbidean zehar, eta ur eta argi-indar gutxiago erabiltzeko neurriak hartu dituzte.EgitarauaAntolatzaileen arabera,  egitaraua osatzerakoan "pertsona guztiak izan ditugu buruan, denentzako ekitaldiak proposatzeko". "Elkarlanaren ondorioz, musika, jokoak, espektakuloak, tailerrak, kirola, dantza, animaliak, literatura eta abar izango dira Mungiako Ibilaldi honetan. Herritarra, parekidea eta parte-hartzailea den egitaraua landu dugu", azpimarratu dute.

Gazteen inplikazioa bilatzeko, Erronka izeneko proba izango da aurten. Erronkaren helburua 14-16 urte bitarteko gazteek festa egunean parte-hartze aktiboa izatea da, eta horretarako hainbat proba antolatu dira. "Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Hainbat herritako ikasleek elkarrekin egun paregabea igaroko dute eta, gainera, ikastolen jaira hurbilduko direnei ikuskizun ederra eskaintzen diete", zehaztu dute.

Ibilbidea eta guneakMungia eta Larramendi Ikastola batuko ditu aurtengo ibilbideak, Mungiako bidegorria oinarri hartuta. 5,7 kilometroko ibilbidean, lau gune izango dira:

-  EGUNERO, Larramendi Ikastolan

-  ERDU, Iturbaltzagako auzoan

-  ALKARREGAZ, Atelan

-  JAIO, Mungiako erdigunearen hasieran

IBILBIDEA IBILALDIA

Omenaldia eta lekukoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Ibilaldia gaur Azken ordukoa Bizkaia Mungia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak