Gizartea -

Deba

Praileaitzen sarrera berriko indusketekin, neanderthalen garaia gertuago

Arkeologoek espero dute "udan, ekainean ahal bada", indusketak egingo dituztela sarrera berrian, eta Erdi-Paleolitoko ateak irekiko dituzte.

Praileaitzeko indusketa. Argazkia: EiTB
Praileaitzeko indusketa. Argazkia: EiTB
Praileaitzeko indusketa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkeologoek indusketa lanak egin nahi dituzte udan 2014an aurkitu zuten Praileaitz I haitzuloaren sarrera berrian, neanderthalen garaiari, Erdi-Paleolitoari, ateak irekitzeko.

Xabier Peñalver Praileaitz I haitzuloaren indusketa zuzendariak eman du udan egin nahi dituzten lanen berri, Praileaitzi buruzko liburu monografikoaren aurkezpenean. 2000tik 2009ra Deban dagoen leize horretan egin dituzten aurkikuntzak jaso dituzte lan horretan.

Arkeologoek espero dute "udan, ekainean ahal bada", indusketak egingo dituztela sarrera berrian, eta Erdi-Paleolitoko ateak irekiko dituzte.

"Espazio berriak" ireki nahi dituzte, "etorkizunean emaitza garrantzitsuak" lortzeko helburuarekin.

Orain arte aurkitu dituzten "altxorren" artean "edertasun handiko" piezak daude, Paleolito garaiko "erritualekin" lotuak, duela 15.500 urtekoak.

Garrantzitsuena 29 zintzilikariok osatutakoa da. Harri beltzez egindako lepokoak, okrezko arkatzak eta bestelakoak dira.

Apaingarri horietako bat oso modu egokian utzita zegoen, eta 14 piezako lana josita zegoela uste dute.

Praileaitzen zalantzetako bat horixe da, zergatik geratu ziren elementu horiek guztiak kobazuloan, garraiatzeko horren errazak izanda.

Azken teoriek diote mendiaren zati bat erori eta horrek eragin zuela leizean bizi zirenek alde egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Deba bideoak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Arkeologia albisteak Aranzadi Elkartea