Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Indarkeria matxistaren biktima kopurua % 18 hazi zen Euskadin 2016an

Estatistika Institutu Nazionak jakitera eman duenez, iaz 644 emakumek pairatu zuten indarkeria matxista EAEn, 2015ean baino ia 100 gehiagok.

Eibarren, maiatzaren 4an, egin zen elkarretaratzea.
Eibarren, maiatzaren 4an, egin zen elkarretaratzea.
Eibarren, maiatzaren 4an, egin zen elkarretaratzea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 644 emakumeri ezarri zizkioten kautelazko neurriak edo babes neurriak, indarkeria matxista dela eta. Hala, 2015eko datuekin alderatuta, % 18,2 egin zuen gora iaz genero indarkeriaren biktima kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Espainiako Estatistika Institutuak datuak eman ditu gaur, iaz babes neurriak zituzten emakumeei buruzkoak.

2012an, EAEn 675 emakumek izan zuten babes neurriren bat; 2013an 610 izan ziren; 2014an, 577; 2015ean, 545, eta, iaz, 644.

Dena dela, 1.000 emakume bakoitzeko babes neurriak dituzten emakumeen kopurua txikiena da gainerako erkidegoekin alderatuta: 0,7, Estatuko 1,4ko batez bestearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa